Proiektu hau erronka handia izan da hasieratik. Izan ere, gehienetan etxeak diseinatzen ditugu eta ez tabernak. Nolanahi ere, azken sentsazioa oso atsegina izan da, eta asko ikasi dugu proiektu honetan.
Taberna bat diseinatzeko gauza asko hartu behar dira kontuan; lehenengoa da jendea gustura eta etxean bezala egongo den leku eroso bat lortzea, eta azkena, funtzionala izatea negozioari etekin handiena ateratzeko. Horregatik, espazioa erabat berreraikitzeari ekin genion lehenik eta behin. Hasteko, komunak lekuz aldatu genituen, barra eta jangela handiagoak lortzeko.
Erabilitako materialak eta koloreak behar bezala konbinatuta daude, oreka perfektua lortzeko. Tabernan elementu naturalak eta atenporalak daude, hala nola harri naturala, bistako adreilua barra aldean eta egurra, barran. Material tradizionalez gain, material modernoak ere erabili ditugu, hala nola metala, gris iluna eta zementua zoruan.
Amaitzeko, argiztapenak proiektu honetan duen garrantzia aipatu behar da. Gela janzten duen elementu bat da, eta ekarpen handia egiten dio azken multzoari.