Zoladurak/Estaldurak
ZOLADURA ZERAMIKOA
Garai batean, zeramika sukalde eta bainugeletan bakarrik erabiltzen zen, baina gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da etxe osoan. Gaur egun, oso ohikoa izaten da etxe osoan lurzoru bera jartzea, elementu guztien batasuna lortzeko. Era berean, zeramika gero eta gehiago erabiltzen da hormak janzteko, oso dekoratiboa baita eta kalitate handia baitu. Duela urte batzuetatik hona gero eta kalitate hobeagoko zeramika fabrikatzen da, eta horrek ekarri du gorago aipatutako aldaketa hori.
Askotariko produktuak ditugu, formatu eta ezaugarri desberdinetakoak, zure proiekturako produkturik egokiena aurkitu dezazun. Gure hornitzaileek berme osoa, kalitatea eta diseinu osoa ematen dizkigute, eta segurtasun handia produktua eskaintzeko orduan.
“Zoladurak eta estaldurak oso elementu garrantzitsuak dira etxe batean; horregatik, merezi duten denbora eskaini behar zaie”.
ZOLADURA LAMINATUAK, PARKETA ETA BINILOAK
Produktu mota asko ditugu atal honetan. Zoladura mota hau zeramikazkoa baino “beroagoa” da. Mota guztietako etxeetara egokitzeko moduko formatuak daude.
Atal honetan etengabean prestatzen ari den profesional batek zure proiekturako produkturik egokiena aurkitzen lagunduko dizu.
Atal honetako produkturik berriena aipatu behar dugu: biniloa. Produktu berria eta berritzailea da, etorkizun handiko ezaugarriak dituena. Horregatik, gero eta gehiagok hautatzen dute biniloa euren etxea dekoratzeko.
HORMAK JANZTEKO PRODUKTUAK
Produktu ugari ditugu hormak janzteko. Guztiz atenporalak diren harri tradizionalak ez ezik, mikrozementua eta paper berritzaileenak ere erabiltzen ditugu. Produktu hauek oso apaingarriak dira eta etxeari joko handia ematen diote.