Proiektu honetan kristalezko ontzi batean sartutako bainugela bat eta jantzigela handi bat uztartu dira. Ikus daitekeenez, azken emaitza oso leku zabala da, argitasun handikoa eta oso atsegina. Erabilitako koloreak neutroak dira, eta alfonbrak kolore-ukitua ematen du. Kolore neutroak asko erabiltzen dira, baina logeletarako oso egokiak dira, behar dugun lasaitasun puntu hori ematen baitute.
Jantzigela guztiz hornituta dago, eta oso ondo aztertu da armairuak eta kaxoiak non jarri, bezeroaren behar guztiak asetze aldera. Armairuetarako zuri distiratsua aukeratu dugu; izan ere, akabera horri esker gela den baino handiagoa dela eta argi gehiago duela ematen du. Ispilu handi bat jarri dugu, horma oso bat hartzen duena, zorutik sabairaino. Horren bidez lehen aipatutako efektu bera lortzen dugu, eta gainera, ispilua asko erabiltzen da logela batean, ezinbesteko elementua da.
Komuneko kristalezko kuboak oso erakargarria eta apaingarria da. Gainera, kristalezko hormak dituenez, argia komunera sartzen uzten du, eta argi naturala lortzen dugu, eta geletan argitasun egokia egotea oso garrantzitsua da guretzat. Erabilitako koloreak eta materialak bat datoz gelako gainerako elementuekin, eta horrela, elementu guztiak elkarri lotuta egotea lortzen da.